Popompa dendak ez die langileei ordaindu nahi
CNT sindikatuak merkataritzan gehiegikerizko kasu berri bat ezagutarazi du. Kasu honetan, Popompa enpresa da, Getxoko haurrentzako arroparen jabea. Zuzendaritzak ez ditu kontratuak sinatzen eta ez du ordaintzen langileei zor diena, azaldu du erakunde anarkosindikalistak.
CNT-k aipatu duenez, sindikatu honetako langile batek bere dirua eskatzen duen bakoitzean, bakarrik esaten diote praktiketan dagoela eta, horregatik, ez duela kobratu behar. Egoera honen aurrean, CNT-k iragarri du dauzkan tresna guztiekin borrokatuko duela Popompan praktika hauekin bukatzeko. Enpresarioei ez zaie hau dohanik aterako, azpimarratu du.