Omenaldia Asturiasen Euskal Brigadari

Eusko Lurra, PCE-EPK eta CNTko kideok maiatzak 8an elkarretaratu ginen Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian Areces-eko (Asturias) deshobiratze proiektuaren harira. Arecesen 1937an Asturiasen borrokatzera joaniko euskal gudari eta milizianoen gorpuzkinak leudeke.
Deshobiratze proiektuaren atzean diren instituzioei (Donostiako udaletxea eta Gipuzkoako Foru Aldundia) behin eta berriro eskatu dizkiogu: aldebiko bilera tekniko bat, galdera sorta bati erantzunak, elkarlanerako dokumentu bat aurkeztu diegu Ez dugu erantzunik jaso.
Hildako gudari eta milizianoen memoria soziopolitikoaren berreskuratzeak ere kezkatzen gaitu. Berriki Gopegin gertatu dena ekidin nahiko genuke: instituzioen agerraldia, erakunde historikoen alboratzea, sinbologia sektarioa
Eusko Lurra, PCE-EPK eta CNTk hilak 18ko omenaldia ere iragarri genuen elkarretaratzearen bitartez. Izan ere, autobusak antolatu ditugu 18an Asturiasera joan eta Pando mendian eta Arecesen omenaldiak egiteko gure gudari eta milizianoei. Autobusak 22 euro balio ditu. Izena emateko:
-Erakunde historikoen bitartez
-688 609 941
Norberak bere bazkaria eraman ahal du edo hango jatetxe batean jateko izena eman (9-10 euro)