Iritzia
Ikuskizunak
Uda heldu da; batzuentzako opor aldia, beste askorentzako, lan asko egiteko garaia. Hegazkinaren barruan zaude, irteteko zain. Resort batean egindako low-cost oporrak amaitu dira, zoritxarrez. Leihotik handling operario bat ikusten duzu, ekipaia hegazkinetik aireportuan dagoen maleta-batze lekura eramateko asmoz. Gurdian ez da ekipai guztia sartzen. Presaka egin behar du, enpresak finkatu duen lan erritmoa oso gogorra baita. Kurba bat hartu eta zenbait maleta erortzen dira. Haserretuta, langilea autotik jaitsi eta era txarrean eroritakoak berriro kokatzen ditu. Ostikadak barne.
20/07/2017
Segi irakurtzen...Hurrengo etsaia: Portuko zamalangilea
Gobernuak talde sozial pribilegi-atu baten aurkako gerra hasi du. Euren soldatak altuegiak dira, langileontzat lotsagarriak, gehiegikeri bat dira. Baita ere duten talde honek duen boterea mugatu behar da, gure ekonomiaren kontrol handiegia baitute. Ez dira bankariak. Ezta eraikuntzako mandi-mandiak. Ez dira Salamanca auzo-an edo Negurin bizi. Portuetako langileak…
24/03/2017
Segi irakurtzen...Bada garaia
Orain dela 80 urte, Frankoren erregimen hiltzailea puri-purian zegoenean, lehenengo greba orokorra antolatu zen Bizkaian. Errepresio ostean, hiru sindikatu historikoek euren indarrak batu zuten, UGT, ELA eta CNT. 1947ko Maiatzaren Lehenean greba orokorra deitu zuten, langileek 12 eguneko etenaldia burutu zuten. Egunero 20.000-25.000 beharginek lanuzteak egin zituzten. Errepresioa…
24/03/2017
Segi irakurtzen...Contra la Desmemorización
Torcuato Fernández Miranda, mentor del rey Juan Carlos I, manifestaba el 20 de diciembre de 1973 "Hemos olvidado la guerra, en un afán de construir la paz entre españoles; pero no hemos olvidado ni olvidaremos nunca la victoria"
09/01/2017
Segi irakurtzen...Gure eredua
Enpresa bateko langileei CNTri buruz galdetzekotan, denetariko erantzunak entzun ditzakegu. Baina enpresa horretan sail sindikal bat lanean badago, "gutxienez gure eskubideen alde borrokatzen dute", "arazoak konpontzeko arrazoiak aztertzen dituzte, irtenbideak lantzen" eta horrelakoak dira gehien errepikatzen direnak. Azken finean, langileen eskubideen defentsarako CNT eta Sail Sindikalak erremintarik indartsuenak direla erakusten baitute egunero.
09/01/2017
Segi irakurtzen...Confebask, negoziatzearen alde?
Negoziazio kolektibo sektorialaren egoerari irtenbide bat bilatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko patronal handienak, Confebask, lurraldeko lau sindikatu handiei eskua luzatu die. CC.OO eta UGT sindikatuei ondo iruditu zaie proposamena, oinarri on bat dela diote. ELA, aldiz, kritikoa agertu da, proposamenak ez baitu lege baliozkotasunik. LAB euskal esparruari buruz hitz egin du. Dirudienez, akordioa lortzeko, bake-soziala ez da beharrezko baldintza izango, orain arte patronalak exijitu duen bezala. Gainera, EAEko lan hitzarmenak Estatu mailakoen aurrean lehenetsi nahi dute. Urtarrilean berriro batuko dira, ikusteke dago topaketa hauetatik akordiorik lortzen den ala ez.
09/01/2017
Segi irakurtzen...Islandiako emakumeen greba
1970 hamarkadaren hasieran, Islandiako emakumeek, gizonen sarreren %80a irabazten zuten. Gaur egun, aldiz, diru-sarreren egoera nahiko parekatua dute nahiz eta berdintasuna lortzeko bideoa oraindik luzea izan.
13/11/2016
Segi irakurtzen...Borroka ekonomikoa gogortu behar dugu
Irailaren 25ean beste hauteskunde saio bat amaitu zen. Alderdi politikoen, udal, aldundi, autonomi erkidego eta gobernu zentralaren iritziak eta ekintzak leku guztietan errepikatu ziren. Batzuen portaera eta jarrerak defendatzeko, "arrakastatsuak" izan zirela azpimarratuz; beste batzuek, aldiz, "arerio politikoen" alde ilunak argitara eraman zituzten.
13/11/2016
Segi irakurtzen...Prekarioak, antolatuak
Sindikalismoa XX. mendeko gauza zela zioten akademiko, politiko eta enpresari askok. Indibidualismoa zela nahi eta nahizko bidea modernitate "likido" honetan. Industria eraitsi zituzten eta, horrekin, urdinez jantzitako gizona den langilearen estereotipoa ere. Honen trukean, zerbitzu sektorea hedatu dute: enpresen esternalizazioa eta kontsumoa eta kontsumismoaren inguruko jardueretan, batez ere.
06/11/2016
Segi irakurtzen...Barne Produktu Gordina eta aberastasuna gauza berbera dira?
Hartu edozein albistegi eta arin entzungo dugu berria: ekonomia hobera doala, hazi dela. Baina, hau nola neur daiteke? Hori izan da ekonomian adituak direnen erronka bat.
06/11/2016
Segi irakurtzen...