Lan Gatazkak
CNTren mobilizazioek Ecutrans enpresan jarraitzen dute
CNT sindikatuak, Ecutrans enpresetan, lan-baldintza duinak lortzeko borrokan jarraitzen du. Horrela, ostegun honetan, arratsaldeko 16:30etan, Jundiz industrialdean (Lermanbide kalea, 8) konzentrazioa egongo da -beste gauza batzuen artean- Lan Segurtasun eta Osasunaren legeak betetzeko eskatzeko. Egoera honen ondorioz, Lan-ikuskaritzan salaketa batzuk ipini dira.
05/06/2012
Segi irakurtzen...CNTk Spanairreko kaleratzei aurre egiten die
CNTk Spanairren kaleratzeen aurkako borrokari irmo eusten dio. Azken egunetan, erakunde anarkosindikalista, enpresa honen porrotaren emaitzarekin ados ez dauden langileen subrogazioa lortzeko, tramite legalak egiten hasi da.
14/05/2012
Segi irakurtzen...Gutunontzietarako publizitate banaketan erasoak salatu ditu CNTk
Zenbait enpresen kanpaina oldarkorrak direla eta foileto banatzaileek pairatzen dituzten mehatxu eta irainen aurkako kanpaina bat hasiko du CNTk. Erakunde honen nabarmendu du badirela zenbait marka, atarian saskia egon arren eta nahiz eta bizilagunen oneritzirik izan ez, publizitatea gutunontzietan sartzera derrigortzen dutenak.
24/04/2012
Segi irakurtzen...CNTk STEF enpresan diskriminazioa eta zigorrak daudela ohartarazten du
STEF logistika enpresako CNTko sekzio sindikalak salatu du, Aparcavisan plataformaren eragiketa-itxieraren ondoren, langileek pairatzen duten egoera larria. Bilbo-Zornotzako zentrora langile lekualdatuek kontziliazio familiarrekin txanda bateraezinak jasaten dituztela eta istripu hilgarriak gerta daitezkela nabarmendu du.
16/04/2012
Segi irakurtzen...CNTk Ecutrans enpresako bi langileen kaleratzea salatzen du
Gasteizen egoitza duen Ecutrans enpresako CNTko sekzio sindikalak, ostiral honetan, Martxoak 30, 17:00etatik 18:00etara, ordu beteko lanuztea eta konzentrazioa deitu du. Neurri hau, langileek kaleratu duten bi lankideekin haien elkartasuna adierazteko antolatu dute eta enpresako zuzendaritzak hartu duen erabakia gaitzesteko.
26/03/2012
Segi irakurtzen...Barakaldoko TAOk gaixo dagoen langile bat kaleratu du
TAO zerbitzurako Barakaldoko udaletxeak kontrataturiko enpresak (Dornier S.A.) osasun arazoengatik izaniko baja batzuk direla medio, langile bat kaleratu du. Enpresak, bestelako arrazoirik ez aurkeztean, kaleratzearen bidegabekeria onartzen du azpimarratzen du CNT sindikatuak. Erakundeak salatu duenez, enpresan 14 urte daramazkien eta egun gaixo dagoen langile bat da.
11/03/2012
Segi irakurtzen...CNTk beste gatazka bat irabazi du La Nicolettan
CNT sindikatuak Nicoletta pizzeria katearen Biboko langile batek aldarrikatzen zituen orduak kobratzea ahalbidetu du -langilea bidegabeki kaleratua izan zen-. Enpresan honetan erakundea anarkosindikalistak irabazten duen hirugarren gatazka da honakoa. Nicolettari hainbatetan leporatu zaizkio langileen eskubide urraketak.
11/03/2012
Segi irakurtzen...CNTko sindikal saila Panda Securityko EREaren kontra
Panda Security entrepresak aurkeztutako EREan, CNTko sindikal sailak txostena lortu eta kontra-txostena egin ahal izan zuen, nahiz eta entrepresako zuzendaritzak oztopo asko jarri. Lan eta inmigrazio ministeritzan (gaur egungo enplegu ministeritzan) eskatu behar izan zen. Erantzuna jasotzeak eta dokumentazioa eskuratzeak, luze jo zuen, (Lan agintarien errua berau), baina etrepresak aurkeztutako txostena eskuratzea lortu genuen.
10/02/2012
Segi irakurtzen...