Lan Gatazkak
CNTk La Oka enpresaren langileen aurkako jazarpen sistematikoa salatu du
CNT sindikatuak gatazkan jarraitzen du ATACOn, La Oka delicatessen denda-katearen jabea. Larunbatean Durangoko egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean, zentral anarkosindikalistak gogoratu du Lan Harremanen Konsteiluak afiliatuen datu filtrazioa dela eta langilean pairatzen duten jazarpena handitu dela.
15/07/2014
Segi irakurtzen...Mediaposteko kaleratuekin elkartasun ekintza berriak
Ostegunean Mediapost multinazionalak egiten dituen kaleraketen eta errepresio sindikalaren aurkako CNTren salaketa kanpaina Madrileko Caixa Forumera iritsi da; berea den Ideas imprescindibles fundazioaren bitartez hitzaldi bat burutzen zuen bitartean. Beren helburua argia da: langileen eskubideekin bukatzea, etekin gehiago lortzeko, azpimarratu du sindikatuak.
04/07/2014
Segi irakurtzen...CNTk Ercilla hoteletan borroka indartuko du udaldian
CNT sindikatuak ohartu du, gaur egun arte Ercilla hoteletan egin duen borroka funtsezkoa izan dela -Bilboko beste hotel batzuetan gertatzen den moduan- kaleratzeak, enplegu-erregulazioko espedienteak eta zerbitzuak kanpora ateratzea ekiditeko. Azken urtean zehar, CNTk erakutsi du ez dizkiela geure eskubideak zapaltzen utziko, azpimarratu du.
26/06/2014
Segi irakurtzen...CNTk Mediapost salatu du gardentasun-ezagatik
CNT sindikatuak salaketa aurkeztu du Lan-ikuskaritzan Mediapost nazioarteko enpresaren aurka, leporatzen baitio datu garrantzitsuak ezkutatzea; gauzak horrela, langileek ezin dituzte kalkulatu euren soldatak. Zentzu berean, CNTk deitoratu du enpresa horren erabateko gardentasun-eza; etxebizitzetan propaganda banatzea du zeregin nagusia Mediapostek.
17/06/2014
Segi irakurtzen...Pandak langileen artean beldurra zabaltzen du greba saihesteko
CNTk salatu du informatika-gaien Panda Security multinazionalak, egun hauetan egingo diren mobilizazioak saihesteko, langileen artean beldurra zabaldu nahi duela. Askotan gertatzen den moduan, patronala shock doktrinaz baliatzen da lan aldarrikapenak gelditzeko, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.
11/06/2014
Segi irakurtzen...Mediapostek CNT erauzi nahi du murrizketa gehiago burutzeko
Mediapost enpresako lan hitzarmen berria sinatzeko negoziazio hasieraren bezperan, CNTk ohartarazi du multinazionalaren asmoak langileei eskubideak kendu, soldatak jaitsi eta diru gehiago irabaztea direla. CNT enpresatik kanpo ikusi nahi dute, murrizketa eta kaleratze politika burutzeko bide libre izateko, salatu egin du.
05/06/2014
Segi irakurtzen...CNTk Panda Securityn grebara deitu du
CNT sindikatuak salatu du informatika-gaien Panda Security enpresak ez duela antzinatasun osagarria ordaindu nahi, duela gutxi Auzitegi Gorenak agindu duen moduan. Berriro beste multinazional batek bere legalitatea eta langileekin betebeharrak ez ditu betetzen. Erantzuna, kalean eta lanpostuetan, erabatekoa izango da, erakunde anarkosindikalistak adierazi du.
05/06/2014
Segi irakurtzen...EDE Taldeak CNTren aurka egin du
EDE Taldeak gizartegintzan dihardu; hala ere, bertako zuzendaritzak galarazi gura dio CNTri lantoki horretan aritzen jarraitzea. Ohar baten bidez, gerentziak ohartarazi du sindikatu honek ez duela betetzen legeen arabera, sekzio sindikala eratu ahal izateko bete beharreko baldintzetatik bat ere eta, horrexegatik, ez dagokiola sekzioa izateak emango liokeen eskubiderik.
04/06/2014
Segi irakurtzen...CNTk Mediaposteko gatazkan ekintza zuzena areagotuko du
Europako hainbat hiriburuetan Mediaposteko kaleratuekin elkartasunean azken egunetan egin diren mobilizazioen ondoren, CNTk ohartu du multinazional honetan errepresio sindikalaren aurkako kanpaina jarraituko duela. Enpresak ez du inolako negoziatzeko borondaterik, hori dela eta Mediapostek interesak dituen lekuetan borrokan jarraituko dugu, sindikatuak esan du.
30/05/2014
Segi irakurtzen...Si Ercilla no dialoga, habrá confrontación
El sindicato CNT ha anunciado este miércoles que continuará luchando contra cualquier recorte en Hoteles Ercilla, al tiempo que ha acusado a la dirección de esta empresa de no querer sentarse a dialogar. Llevamos once meses reclamando que escuchen nuestras peticiones, pero siguen con la misma actitud, ha denunciado la sección sindical en Ercilla.
28/05/2014
Segi irakurtzen...