Hondamendien garaian, langile antolaketa eta elkar laguntza.

Granollers, 2024ko azaroaren 2a.
DANAren hondamendiak agerian utzi du langile klaseak XXI. mendean aurre egin behar dion errealitate gordina: geure burua baino ez daukagu egiaren garaian.
Oraindik ere hildakoen eta desagertutakoen kopuruak asimilatzea ezinezkoa denean, eta, bestalde, orduka handitzen jarraitzen dutenean, biktimekiko, haien familiekiko eta hondamendiak suntsitutako biztanleekiko elkartasun- eta anaitasun-mezu bat baino ezin dugu bidali. Elkartasun hori, gizateriak bere historian zehar egin duen bezala, herriarengandik eta herriarentzat sortzen ari da dagoeneko, gobernuei eta administrazioei itxaron gabe.
Langileria, beste behin ere, Kapitalaren hondamendien biktima gara. Horregatik gara, era berean, miseria hori gainditzeko gai den mundu berri bat bere baitan duen klase bakarra. Orain ikusten ari gara, une honetan, auto-antolaketatik eta herriaren elkarlaguntzatik sortzen ari dela berriro.
CNTko militantziari eskatzen diogu prest egoteko eta sortzen diren tokiko ekimen guztiekin lankidetzan aritzeko. Guztion artean bultza egiteko ordua da, mundu berri hau behingoz eta betiko jaio dadin.