Ostiral kulturalak Gasteizen

Martxoak 8, 15 eta 22, Gasteizen, CNTko egoitzan (Correría kalea, 65) kultura-jardueren zikloa egingo da: antzerkia, zinema eta hitzaldiak. Jarduerak, ostiral honetan, 8an, arratsaldeko 21:00an hasiko dira Basada en hechos reales antzerki-lanarekin Panico Escénico antzerki-taldeak eginda.
Ostiral 15an, arratsaldeko 19:00an, Gladys Giraldok hitzaldi bat emango du Feminismo libertarioari buruzko hausnarketak: Emakume Libreak izenburuarekin. 22 egunean, ordu berean, Araban Gerra Zibilari buruz Baile en el sindicato filma aurkeztuko da eta Lluvia de plomo film laburra.