Epaitegiek baliogabeko kaleratzetzat jo dute EDE Taldean gertatutakoa
- Gizarte Auzitegiak Sekzio Sindikaleko kide baten kaleratzea baliogabetzat jo du.
- “Enpresaren eraso jarraien aurrean, sail sindikala da babes bakarra”, azpimarratu du CNTk.
EDE Taldea gizarte esku-hartzearen sektorean oso garrantzitsua den enpresa taldea da. Beste behin ere, Zuzendaritza pertsonenganako errespetuaz eta solidaritateaz ahaztu da, plantillak berak egunero jarraitzen dituen balioak, azpimarratu du sindikatuak.
CNT-ren arabera, Enpresak CNT-ko sail sindikaleko kide bat kaleratu zuen ST3 Elkartean, negoziazio prozesu baten erdian, bere ohiko politika antisindikala jarraituz, joan diren lau urteetan CNT-k aurre egin dituen politikak, zenbait epaitegik hauei arrazoia emanez. Berriro ere argi geratu da enpresa honek beste edozein enpresa legez funtzionatzen duela, nahiz eta entitate sozial gisako en-presaren itxura eman nahi duen. Aldi honetan kaleratzea nulutzat jo dute, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. CNT-ren arabera, epai hau garrantzitsua da, gure kidea berriz onartzera derrigortzen baitituzte.
Azkenik, nabarmendu nahi da Bilboko 4. Giza Epaitegiaren Autuaren garrantzia, zeini ezin zaion errekurtsorik ipini. Azken lau urte-tan enpresa Taldea banatzen saiatu da bere onurarako, baina hemendik aurrera ezin izango du berdin jarraitu. Bere estrategia anti-sindikala nabarmen geratu da, esan du erakunde anarkosindikalistak. Estrategia antisindikal bat gelditzea lortu dugu, negoziazioak partzializatzea, kaleratzeak enpresak ematen duen informazioa manipula daitekeenean, azpimarratu du sindikatuak.