Hoteles Ercillako mobilizazioak uda osoan luzatuko dira

Zuzendaritza megoziazio-mahaian jezarri arte ez gara geldituko. CNTren kideak Ercilla Hoteletan borrokan jarraitzen dute enpresako zuzendaritzaren jarrera aldatu arte, era aldebakarrean enpresa-ituna alde batera utzi baitu.
Mobilizazioak uda osoan luzatuko ditugu, Bilboko Aste Nagusia barne, azpimarratu du, patronalak egindako mugimenduak enpresa-ituna efektu barik utzi baitu, lan baldintzak asko okertuz.
Erakunde anarkosindikalistaren iritziz, enpresaren jarrerak argi uzten du izandako lan erreforma guztien aurrean -2012koa barne-, lanpostuak eta lan baldintza duinak defendatzeko bide bakarra dagoela: antolatzea eta sindikalki jardutea. Geldirik geratzea galtzen ateratzea baita, azpimarratu du.