Eusko Jaurlaritzaren azpikontrata batek langile guztiak kaleratu ditu
CNT sindikatuak salatu egin du Dominion enpresak bota dituela bere langile guztiak (20, guztira); Dominion Telefónicaren azpikontrata bat da, eta komunikazio-arloko mantentze-lanak egiten ditu Eusko Jaurlaritzaren zenbait erakundetan. Zentral anarkosindikalistak dioenez, Kontuan hartzekoa da lan-karga ez dela gutxitu lantokian; aitzitik, gero eta handiagoa da, egitasmo berriak badaude-eta.
Orain dela hil batzuk, sindikatuak agerian utzi zuen enpresa horretako jazarpen sindikala. Horren ondorioz, Epaiketa bat dago orain egiteko -azaroaren 26an, asteazkena-, 2 langile legez kontra lagatzeagatik (biak, CNTko kideak). CNTren esanetan, Bi langile horiek bota egin zituen konpainiaren zuzendaritzak, zergatik eta sail sindikala sortzeagatik: bai euren eskubideak defendatzeko, bai enpresako irregulartasun zein astakeriei aurre egiteko asmoz.
Halaber, CNTk anomalia batzuk antzeman ditu buruek bortxaz ezarritako txandakako lanaldietan: hitzarmenaren artikulu batzuk urratu dituzte, aparteko orduei dagokien atsedenaldiaren inguruan. Sindikatuak aldeko bi epai lortu baditu ere, Dominionek ez du nahi izan inolako aldaketarik egin, ezta kalte-ordainik pagatu ere.
Gauzak horrela, CNTk Eusko Jaurlaritzari leporatu dio Telefónicari eta Dominioni lanpostuekin jolasten utzi izana. Horregatik, elkarretaratzea antolatu du: azaroaren 27an, 12:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren aurrean; han salatu egingo du Administrazioaren esku-hartzea Telefónicaren zein beronen azpikontraten iruzurretan. Azkenik, zera gehitu du: Amaierara arte borrokatuko gara.